Kalean da disko berria

Hil berria zen aitari eskainitako Awañak diskoa grabatu eta 10 urte igaro ostean, Bonberenean Zuzenean diskoa grabatu du Pettik zuzenean, Bonberenea gaztetxean emandako kontzertu batean.

 

Diskoak 14 abesti egiazko eta gordin biltzen ditu, Pettiren bilakaera musikalaren adierazgarri. Izan ere, urteen joanarekin ontzen joan dira Pettiren ahots nahasezina, gitarra jotzeko modua eta emozioak kutsatzeko ahalmena, eta gai da edozein estilo bere egiteko, maisutasunez. 

 

 

Grabaketa-kontzertuan, Eneko Dorronsoro trikitilaria izan zuen konplize zenbait abestitan, eta, orain, biak ari dira gau hartan sortutako magia berpizten Euskal Herriko eszenatokietan. Berriro erraietatik, berriro zirraragarri. 

Disko berria kontzertuetan egongo da salgai, eta aurrez ere eska daiteke petti.musika@gmail.com helbidean.

Abestien zerrenda:

1-PERIKA (Petti)

2-ZERU INFERNU (B. Goietxe/Petti)

3- DIRDIRA HORI   (B. Goietxe/Petti)

4-PSHIKOBURMUIN (Petti)

5-OASIA (Petti)

6- XORIERI MINTZO ZEN (Mixel Labegerie/Petti)

7-ERRAMURIK GABEKO GAUAK (H. Cano/Petti)

8-EZ BARKATZEN (B. Goietxe/Petti)

9-AZKEN AETZAREN BALADA (E.Barberena/Petti)

10-NI NAIZ (E.Barberena/Petti)

11-LAGUN MINAREN BLUESA (Petti)

12-GAIZKIEGINAK (Petti)

13-SOLASALDIA   (Petti)

14-RANROBERRAN   (Manolo Urbieta)

Perika

Zeru infernu




Arriskuak, babeslekuak eta akuiluak

Arg: David Herranz/Loraldia
Arg: David Herranz/Loraldia

Tabernak leku arriskutsuak dira sortzaileentzat; batez ere, beste sortzaile batzuekin topo egiten badute. Gerta liteke sortzaile bat (demagun Petti izena duela) taberna batera sartzea inolako asmo berezirik gabe, eta han beste bat topatzea, hura ere asmo jakinik gabe (demagun Harkaitz Cano duela deitura).

 

Litekeena da orduan gizartearen ajeez filosofatzen hastea, eta hitzak eta doinuak nahastea. Eta batere asmorik ez bazuten ere, proiektu bat abiatzea elkarrekin. Hori dena gerta liteke, eta baliteke, beraz, orain horretan aritzea, buru-belarri.

Bitartean, babeslekuak bilatuko ditu sortzaileak (Pettik, adibidez), eta, lagunen arrimuan, lan ederretan parte hartuko du. Esaterako, Imanolen omenezko kontzertuan, Karlos Jimenez, Iñaki Salvador eta Ainara Ortegarekin batera.

 

Eneko Dorronsoro trikitilariarekin, berriz, jolas berriak asmatuko ditu, zaleen harridura eta gozamenerako.

 

Hori bai, arriskuak eragindako zorabioa ahaztu gabe. hura baitu sormenerako akuilu.